| |
Hastapenak
Elkartea
ahalegin eta sufrimendu askoren ondoren 1972.eko Uztailaren 8an
inaguratu zen . Aurrez Legazpin Korosti izeneko talde bat
existitzen zuen, OARGUIren (Obra Atlética
Recreativa Guipuzcoana) barnean zegoena, bertan ekintza ugari
egiten ziren eta hauetatik asko mendiarekin zerikusia zuten. Elkartearen
egoitza Patrizio
Etxeberriaren ekonomatoa egin zen lokaletan zegoen, gerora
parrokiko lokaletara pasatu zen.
Legazpiar mendizaleak pertsonalitate juridiko propio bat izan nahi zuten,
zeren askotan desinformatuak sentitzen ziren, Euskal
Federazioa Donostin bait zegoen eta bileren berririk ez zen jasotzen.
Gainditu beharreko oztopoak asko ziren eta gehientsuenak
elizaren aldetik.
Lehen pasusuak Endika Amilibia eta Periko Gabiriak eman zituzten,
azken hoenen etxean bilera ugari eginez, ideia hauek pixkanak
gorputza hartzen hasi ziren. Horrela lokala erostea erabaki zen,
garai hartako 1463000 peztako kreditu bat eskatu behar izan zen,
horrela bazegoen zenbait bazkide bere ondasunekin kreditua
abalatu zutenak
Hurrengo pausuak burokaratikoak izan ziren, estatutuak onartu behar ziren,
ia bi urte luze behar izan ziren, justu garai hartan Euskal
federaziorik ez zegoen eta Pako Iriondo aukeratu arte zain egon
behar izan zen, orduan Madriden eta Euskal Herrian
estatutuak onartu ziren. Baina arazoak ez ziren hor bukatu,
estatutuak Guardia Zibilaren koartelean aurkeztu ziren, Gobernu
Zibilak baimena eman zezan. Baina estatutuak koartelean denbora
luzez geldituta zeuden. Santi, Perikoren anaia, ezagun bat zuen, Alzugaray,
honek estatutuak bideratzen lagundu zuen, baina estatutuak ez
ziren aurrera ateratzen, horrela Alzugaray koartelean agertu
zen eta hurrengo egunean Estatuak zigilu ofiziala zuten. Alzugaray
ohorezko bazkide izendatu zuten.
Jarraian sorrerako zenbait anekdota aipatuko ditigu:
- Hasierako bazkide bakoitzak sarrerako kuota bezala 1000 pezta
jarri zuten
- Hasieran aitzaki desberdinak jarrita Guardia ZIbilak ez zituen onartu aurkeztu
ziren lehen lehendakariak, horrela lehen lehendakaria Benjamin Soraluze
izan zen.
- Izadi Zaleak emakumeak onartzen zuen lehen elkarteetariko
bat izan zen, eta segururenik Euskal Herrian emakume bazkide
onartu zituen lehen
elkartea izan zen.
- Logotipoa prestatzeko Endika eta Periko saiakera asko
egin zituzten, orain duguna lortu arte, logoaren egilea Jose Andueza
izan zen.
- Akta liburuari zigilua jartzeko, 1972.eko udaran Batis Maizek
trenez Donostira joan zen eta handik Bergarako juzgatura Auto
Stop eginaz, garai hartan kotxe gutxi zirela kontu hartuta,
bidaia oso luzea izan zen.
- Inagurazio eguna Jose Martin Mendinuetaren
ezkontzaren egun berdinena izan zen, horrela gentia bi
ekitaldietan murgildurik ibili ziren

- Elkartea sortu baino urtebete lehenago, elkarte
moduan mendi irteerak egiten ziren, lehena AIzkorrira izan zen,
Santa Teresako ikasleekin, arduraduna Maite Basabe zelarik

Martxak
Izadiren historian martxa desberdin batzu antolatu dira:
- 1989.ean Beteranoen martxa Nazionala antolatu zen, bertan
121 taldeetako 1605 mendizale bildu ziren. Antolakuntza guztiz
arrakastatsua izan zelarik, gaur egun oraindik mendizale beteranoen
artean Legazpiko martxa gogoratzen da.
- 1990an, aurreko urteko arrakastari jarraituz,
famili martxa bat antolatu zen, bertan 200 familiko 600 lagunek
parte hartu zuten. Ibilbidea aurreko urteko berbera izan zen.
- 1992an, haurrentzat martxa erregulatu bat
antolatu zen 599 partaideeekin
- 2000an, haurrentzat martxa erregulatu bat
antolatu zen 411 partaideeekin
Oroitzapenenan
Mendian
hil diren bi bazkide mendizale gogoratuko ditugu:
- Joseba Alcelay: Olanon hil zena, el
2-8-1970, irrist egin eta zuhaitz baten aurka jo zuen, bertan
hilik geratu zelarik
- Javier Ezeolaza: Etxaurin hil zen el 25-3-1977, eskalatu
ondoren eroriko baten ondorioz
Eskerrak
Periko Gabiria
eta Batis Maizi eskerrak eman nahi nizkioke, beraiek izan bait
dira atal hoentako informazio eman dutenak. Hemen kontatzen dena
guztiz egia ez bada, seguruenik webmasterrak ez zuela
informazioa ondo ukertuko. Antonio
Triguerori ere eskerrak eman behar dizkiot, zeren 90.eko
hamarkadako argazki ugari ekarri bait zituen.

Pedro Gabiria
- Pemba Tshering - Pasang Temba eta Antxon Burcio 1.981ko
Uztailan
90. hamarkadako argazkiak
|